Ibon Fernandez Iradi ez dute askatuko.

Manifestation pour la libération des prisonniers basques malades , Bayonne, Samedi 19 Novembre 2016. (Photo Bob Edme)

Cet article est également disponible en : French

Ibon Fernandez Iradik 13 urte daramatza Frantzian preso eta gaur egun Lannemezango presondegian da. 30 urteko kartzela zigorra betetzera kondenatu zuten. Esklerosis ainizkoitza bat du, 2013ko urtarrilean zigorraren etete eskaera egin zuen. Prozeduraren geldotasuna azpimarratzekoa da. Eritasunaren lehen sintomak 2010 urte bukaeran agertu ziren baina diagnosia ez zen 2013ko urtarrila aitzin egin. Ibon Fernandez Iradik, prozedura osoan zehar hiru mediku aditutik bik bere egoera kartzelaldiarekin bateragarria ez zela adierazi bazuten ere, 2015ko ekainera arte itxoin behar izan zuen Zigorren Aplikaziorako Epaitegia bere askatzearen kontrako erabakia eman arte. Bera preso atxikitzeak, bere eritasunaren bilakaera normalki baino azkarrago joatea du ondorio gisa. Eritasun hori, askatzen badute eta bere osasun egoerak behar dituen arta eta zaintza jasoko badu soilik borrokatu daiteke eraginkorki. Kasazio gorteak 2015ko ekaineko epaia baliogabetu zuen eta ondorioz zigorraren etete eskaera berrabiarazi da. 2016Ko azaroaren 24rako auzia izan zen eta gaur erabakia eman dute , ez dute onartzen bere suspentsio eskaera. BAGOAZ-ek fermuki salatzen du erabaki hori.