Lyoneko etapa bukatu dugu

Cet article est également disponible en : French

 

Etapak eta egunak aitzina doaz, hurrengoei lekua utziz, eta gaurkoan, Lyoneko herria eta etapa atzean uzten ditugu, etapa honek utzi dizkigun momentuak gogoan izanez.

 

Azaroaren 23a, goizeko 11etan buruturiko prentsaurrekoarekin hasi genuen. Bertan izan ziren OIP, LDH eta France Insoumiseko eskualdeko kontseilaria den Andrea Kotarac. Arratsaldean, Roanne eta Moulaineko kartzeletara joan ginen bertako zuzendariei zuzendutako gutuna helarazteko.

 

Bigarren egun, etapa honen azken eguna izan dugu. Goizean, Lyon eskualdeko kartzela administraziora joan ginen eta atsaldean LDHeko lokalers joan ginen eztmabaida bat ematera. 30 lagun bildu gira. Egun eta etaparekin bukatzeko, Hego Ameriketako herrialde autoktonoei sustengatzen duen elkarteak gaualdi bat eskaini zuen taberna batean.

 

Orain, hirugarren etapa honi agur esan eta laugarrena hasteko unea dugu.