Lilleko etapa eta espetxe bira bukatu dira!

Cet article est également disponible en : French

 

Biraren azken txanpara iristen ari gira. Gaur bukatu Berri dugu Lille-eko geldialdia. Egunak aitzina doazen heinean, abenduak 9ko mobilizazioaren dinamika sentitzen da geroz eta gehiago.

Guri dagokionez, gure hitzorduak aitzina doaz.

Abenduaren 4ean, ohikoa den prentsaurrekoa burutu genuen LDHeko kideekin eta Ugo Bernalicis, France Insoumiseko diputatuaren presentziarekin. Interes handiarekin entzun dute guk esandakoa.

Biharamunean, Lilleko herriko etxean errezibituak izan ginen eta bezperan bezala, biraren nundik norakoak azaldu ostean, iritzi eta idei trukaketen txanda iritsi zen. Debora motz gelditu zaigu, 18:30etan konferentzia gunera joan behar izan baikira bertan antolatua zen mintzaldira joateko. Gaiak interesa piztu duela erran genezake. Gure aurkezpenaren ostean, galderen txandari heldu genion. Gogoetarako tartea eskein diguten galdera interesgarriak izan genituen.

Gaur, Clairvaux-reko bidea hartu dugu eta etapa honen itzulia bukatuko dugu Clairvaux-ko zuzendariarekin bilduz.

Orain azken azken txanpa dugu aitzinean, Pariseko mobilizazioa. Bira arrakastatsu bezain arrakastatsua izan behar du Pariseko mobilizazioak. Datozen egunetan jasoko duzue, Frantziako espetxe biraren balorazioa, bitartean, bihartik aitzina eta abenduaren 9ra arte izanen diren martxek hartuko dute segida.

Milesker eta laister arte.