Apirilaren 14ko mobilizazioa : Egun bat gehiagorik ez ! Ion, Jakes, Xistor eta Unai etxerat !

Cet article est également disponible en : French

Apirilan, Ion Parot ,Jakes Esnal, Txistor Haramburu et Unai Parot-ek haien 29 -garren presondegi urtea hasiko dute.

Oroitarazteko, Ion Parot, Xistor Haramburu eta Jakes Esnal Pariseko auzitegiak bizi osorako zigorrera kondenatu zituen, eta Unai Parot Espaniar auzitegi supremoak 40 urtera kondenatu zuen.
Gizon hauek Frantziar estatuko edota espaniar estatuan existitzen diren, kondena zorrotzenak bildu zituzten eta 2018ko apirilan, haien 29 garren presondegi urtea hasiko dute. Xistor, Jakes eta Ion-ek haien eskubidea den baldintzapeko askatasuna galdegin zuten. Aztertuak izan diren galdeak beti ezeztatuak izan dira, argudio politiko eta ez jurikoetan oinarrituz.

Haien askatasuna galdegiteko, Apirilaren 14-an, mobilizazio bat antolatzen dugu. « Egun bat gehiagorik ez ! Ion, Jakes, Xistor eta Unai Etxerat ! »

Hamar elgarretaratze antolatuko dira Baiona eta Donibane Lohitzune artean, goizeko 11etatik eguerdiak arte.

Banaketak egin ditugu hitzorduen artean. Ekimena ongi pasatzeko, galdetzen dugu deneri banaketa hau errespetatzea.

Hona hitzorduak :

Baiona : St Léon itzulgunea 11etan, Baiona, Hiriburu, Mugerre, Lehuntze, Milafranga eta Urketako jendeentzat.

Angelu : Cadran itzulgunean ( Géant Casino) 11etan, Uztaritze, Larresoro, Haltsu, Jatxu, Kambo, Itsasu, Ezpeletako jendeentzat. .

Angelu : St jean bidegurutzean 11etan, Angelu eta Bokaleko jendeentzat.

Biarritze : Mo usse itzulgunean ( aireportua ondoan) 11etan, Biarritze, Arbona, Arrangoitze, Basusarriko jendeentzat.

Biarritze : Barroilhet itzulgunean autopista sarreran 11etan, Hazparne, Beskoitze, Lekuine, Lekorne, Makea, Luhuso eta Aiherrako jendeentzat.

Bidarte : « Brico » ondoan den itzulgunean 11etan, Garazi, Baigorri et Oztibarreko jendeentzat.

Bidarte : zentroan hondartzan 11etan, Bidarte , Bidaxune, Ahurti, Bardoze, Gixune, Amikuze, Xiberuko jendeentzat.

Getaria : zentroa11etan , Getaria, Ahetze, Senpere, Sara, Azkaine, Zuraide, Ainhoako jendeentzat.

Donibane Lohitzune : Argieder itzulgunean ( herri sartzean) 11etan, Hendaia, Urruña, Biriatuko jendeentzat.

Donibane Lohitzune : geltokiko itzulgunean 11etan , Ziburu eta Donibane Lohitzuneko jendeentzat.