ORAIN PRESOAK TOUR: Mont de marsan eta Zaballako kartzelak lotuko dituen 4 egunetako bizikleta martxa.

Cet article est également disponible en : French

Urteak daramatza euskal jendarteak Euskal Presoen eskubideak errespetatuak izan daitezen mobilizazioak antolatzen. Azken urte eta hilabeteetako dinamikak, Frantziar estatuarekin hartu emana izan eta lehen euskal presoak hurbilduak izaitea ahalbidetu du, jadanik 16 izan dira hurbilduak Mont de Marsan eta Lannemezan-eko presondegietara. 

Mugimendu hauek oso Positiboak dira, baina konponbiderako lehen pausoak besterik ez izatea espero dugu. Preso guztiak izan behar dira hurbilduak, euren senideengandik gertu izan daitezen eskatzen dugu eta Frantziar estatuak hasitako bide beretik hastea espero dugu espainiar gobernua.

Ahots ezberdinak entzun ditugu madrildikan espetxe politika hau aldatzearen adekoak, urrunketa politikaren aurkakoak, iraganeko kontuak direla esanez, guk gogorarazi nahi dugu, ez dela iraganeko kontua, baizik eta oraina dela, asteburuz asteburu ehundaka senide eta lagunek kotxea,trena,hegazkina hartu eta ehundaka kilometro egitera behartuak dira, eta horren izpide azken asteotako bi istripuak dira, gaurko kontuak dira hoiek ez atzokoak, eta denok nahi dugu iraganeko kontuak izatea eta urrunketa politikarekin amaitzea.

Gizarte honek aspaldidanik erakutsi du gai honekin daukan iritzi eta desioa, eta hori ikus dadin, orain presoak bizikleta itzulia martxan daukagu. Mont de marsan eta Zaballako kartzelak lotuko ditugu 4 egunetan,

Egitaraua:

 

uztailak 20 | Mont de Marsan-Baiona |

10:00 Mont de Marsanen itzuliaren hasiera ekitaldia

10:30 Itzuliaren hasiera 12:00 Saint Server geldialdia

13:00 Saint Aubin herrira iritsiera eta bertan bazkaldu

15:30 Peyrehorade autobusean. Frontoian jendea batzeko geldialdia

16:15 Ahurtira iritsiera. Herri sarreran jendea batzeko geldialdia

17:00 Baionara iritsiera. Barnetegian dutxatzeko aukera

18:00 Baionako Gaztetxean aisialdirako tartea

20:00 Baionako Gaztetxean afaria

 

uztailak 21 | Baiona-Donostia |

09:30 Itzuliaren irteera Baionako Gaztetxetik

09:45 Biarritzera iritsiera. Aireportuko itzulgunean jendea batzeko geldialdia

10:45 Donibane Lohitzunera iritsieran. Geltokian jendea bateko geldialdia

11:30 Irunera iritsiera. Ficoban jendea batzeko geldialdia

12:15 Oreretara iritsiera. Lartzabal biribilgunean jendea batzeko geldialdia

13:30 Oreretako Arenalean bazkaria

15:30 Alamedatik irteera

15:45 Donostiara iritsiera. Herrerako biribilgunean jendea batzeko geldialdia

17:30 Donostiako Zuloaga plazara iritsiera. Aisialdirako tartea

17:30 Donostiako Alde Zaharrean dutxatzeko aukera

20:00 Elkartean afaria

uztailak 22 | Donostia-Altsasu |

09:00 Zuloaga plazatik irteera

09:30 Lasartera iritsiera. Lehenengo biribilgunean jendea batzeko geldialdia

10:30 Zizurkilera iritsiera. Joxe Arregi plazan jendea batzeko geldialdia

12:45 Legorretara iritsiera. Tren geltokian jendea batzeko geldialdia

13:30 Ordizira iritsiera. Arboledan bazkaria

15:30 Ordiziatik irteera.

16:15 Zegamara iritsiera. Bertan jendea batzeko geldialdia

18:30 Altsasura iritsiera. “Lavadero”n dutxatzeko aukera

20:00 Elkartean Afaria

 

uztailak 23 | Altsasu-Zaballa |

09:00 Altsasutik irteera

10:15 Agurainera iritsiera. Bertan jendea batzeko geldialdia

11:45 Gasteizera iritsiera. Sailburuako eroskiko biribilgunean jendea batzeko geldialdia

12:30 Virgen Blanca plazan ekitaldia eta bazkaria

15:30 Virgen Blancatik irteera.

16:45 Zaballara iritsiera

17:00 Tourraren amaiera

Zehaztapenak

– Bizikleta itzulia egin behar duten txirrindulari guztiei motxila eta lo zakua eramango zaie furgonetan

– Antolakuntzatik bizikletak konpontzeko materiala eramango da eta konponketak egiteko arduradun bat egongo da. Bakoitzak bere materiala ekartzea ere gomendatzen dugu.

– Itzuli guztian zehar anbulantzia edota mediku baten presentzia egongo da.

– Lo egiten geratzen diren guztiek, lo zakua eraman beharko dute.

– Ordainketak, bizikleta martxa hasi aurretik egingo dira.

– Izen eman dutenentzako jana eta edana bermatua egongo da, baita lotarako lekua lotara geratzen direnentzako ere. www.sare. eus web orrian aurretiazko izen ematea beharrezkoa izango da horretarako

– Itzulia, Mont de Marsanen hasiko da, eta bertara joateko autobusa jarriko da. Donostiatik eta Baionatik pasako da lehenik, eta ondoren Mont de Marsanera eramango gaitu. 07:00etan Donostian (Bulebarrean) eta 08:00etan Baionan ( – Autobusean etorri behar direnak 5€ gehiago jarri beharko dute.

Gomendioak:

– Itzuliaren ibilbidea dela eta errepideko bizikleta eramatea gomendatzen da.

– Itzuliko etapak 80km-ren bueltakoak izaki, bizikletan ibiltzeko ohitura izatea komeni da. Izan ere, itzuli osoa egiteak egoera fisiko ona izatea eskatzen du.

– Etapen zailtasunak: lehen eta azken etapa erdiko nibela dute, bigarrena nibel bajukoa da eta hirugarrena nibel altukoa. gomendioak