IRAILAREN 11-AN OZEN ERRANEN DIOGU EZ FIJAIT-ARI!

Cet article est également disponible en : French

Irailaren 11-an Peio Irigoien Euskal preso politiko ohia Baionako auzitegira deitua da Fijait (Fichier

national automatisé des auteurs d’infractions terroristes) neurriari uko egin duelako. Peioren auzia salatzeko baita Fijait neurria salatzeko preso ohiek elgarretaratze bat deitu dute irailaren 11-an bertan arratsaldeko 1.3tan Baionako auzitegi aitzinean.

BAGOAZ kolektiboak dei egiten du elgarretaratze honetara parte hartzera.

Ber bidetik informatzen zaituztegu hitzaldi bat antolatzen dugula irailaren 11-an arratsaldeko 7tan Eusko ikaskuntzan «  Bake prozesua Euskal Herrian : FIJAIT, zentzugabekeri bat gehio » izenburuarekin. Bertan parte hartuko dute Maritxu Paulus Basurko ( Baionako kolegioan abokatua), Gabi Mouesca ( preso ohia eta Harrerako kidea) eta Xavier Crettiez (Zientzia politikoetan erakaslea, Saint Germain en Laye-ko zientzia politikoetako zuzendari axuanta, erradikalitate politikoen behatokiko kidea).