IRAKURKETA : ESTRASBURGOKO ERABAKIA ZIGOR BATUKETERI BURUZ.

Cet article est également disponible en : French

Euskal presoek zigor batuketen deliberoaren aurrean aurkeztutako helegitearen erantzunaren berri eman du gaur Europako Giza Eskubideen Auzitegiak.

Erabaki honek haserrea baizik sortzen digu :

– Erabaki honek argi eta garbi uzten du, Estrasburgok Espainiak dituen legedi maltzurrak babesten dituela. Helburu politikoak eta mendekuz josiak diren legeak.

– Giza eskubideen urraketa bat delako.

– Erabaki honek, sufrimendua baizik sortzen duelako euskal gizartea eta presoen ingurumenari.

– Erabakia, bake prozesuaren oztopo bat delako.

Beste behin errepikatu nahi dugu, badela garaia, Espainiak bake prozesuaren aldeko urrats baikorrak egin ditzan ! Gaurkoan, azalean gelditzen da berriz ere, Espainiak, bere legedia aldatu behar duela, giza eskubideak errespetatuak izan daitezen. Horregatik exigitzen diogu, legeak berehala aldatu ditzan ! Mendekutik urrundu eta elkarbizitzaren aldeko bidea hartu behar du ! Espainiar gobernua, bake prozesuan inplikatu behar da eta segidan !

Euskal gizarteak gauzak argi ditu : Bake prozesuak aitzina jo behar du, presoen egoerak aldatu eta konpondu behar da eta Frantziak eta Espainiak onartu behar dute. Azken honek, benetazko hurbilketak egin behar ditu eta ez orain arte egin dituen translado horiek ! Zigor batuketa ahalbidetu behar du, eriak libratu behar ditu eta gradu aldaketa ahalbidetu behar du.