JAKES ASKATU! ELGARRETARATZEA AZAROAK 20 D.LOHITZUNE

Cet article est également disponible en : French

Azaroaren 20an Jakes Esnal Euskal presoak galdegin duen bigarren baldintzapeko askatasunaren erabakia emanen dute. Bere askatasuna exijitzeko, BAGOAZ kolektiboak elgarretaratze bat antolatzen du, egunean bertan azaroaren 20-an arratsaldeko 7-etan Donibane Lohitzuneko geltokian.

Oroitarazteko,Jakes Esnal, baita Ion Parot eta Xistor Haramburu Pariseko auzitegiak bizi osorako zigorrera kondenatu zituen, eta Unai Parot Espaniar auzitegi supremoak 40 urtera kondenatu zuen.

Gizon hauek Frantziar estatuko edota espaniar estatuan existitzen diren, kondena zorrotzenak bildu zituzten eta orain 28 urte preso direla.

Xistor, Jakes eta Ion-ek haien eskubidea den baldintzapeko askatasuna galdegin zuten. Aztertuak izan diren galdeak beti ezeztatuak izan dira orain arte, argudio politiko eta ez jurikoetan oinarrituz.

Mobilizatzen segitu behar dugu eta gizartea horretara deitzen dugu. Lehen pausu bat eman da izan diren hurbilketekin, baina exijitzen dugu, preso guzi guziak hurbilduak izaitea, larriki eri diren presoak libratuak izaitea, haien kondena bukatu dituzten preso guziak libratuak izaitea. Muturreko egoera hauek aski iraun dute.