Cet article est également disponible en : French

Aieteko bake konferentzia eta ETA erakundearen borroka armatua betirako uztearen erabakia jakin denetik 3 urtera,«BAGOAZ» sortzen da. 2014ko otsailaren 15ean, 23 eragile sozial, politiko eta sindikal desberdin batzen dira manifestu baten inguruan. Eragile horiek, bi egoera aktatzen dituzte. Alde batetik, 2011tik bake prozesuaren alde izan diren iniziatiba desberdinak (forum, mobilizazio…); eta bestetik, Frantses eta Espainol estatuen jarrera errepresiboa. Garai berean, Estrasburgoko giza eskubideen auzitegiak «Parot» doktrina eteten du eta 60 euskal preso politiko askatzera behartzen du Madril. Gertakari biziki inportantea eta positiboa izan da azken hau.

2014ko otsailaren 15a aintzin, hainbat gertakarik preso eta iheslarien inguruko dinamikari azelerazio bat ematen diote : hauek dira, EIPK (Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa) eta EPPKren (Euskal Preso Politikoen Kolektiboa) parte hartze aktiboa bake prozesuan, haien bide orrien bidez. Bide orri hauen proposamena nazioarteko adituek egindako gomendioen dinamikaren barne heldu dira. Gertakari hauek, 23 eragileak bultzatuko ditu Ekainaren 14an mobilizazio handi bat antolatzera Baionan «Giza eskubideak, Irtenbiea, Bakea» lemapean.

Ekainaren 14ko mobilizazioa lorpen bat da. Alde batetik 8000 pertsona bildu dituelako eta bestetik sustengu anitza lortu duelako, hau da, tendentzia desberdinetako 100 hautetsi baino gehiago, sindikatu desberdinetako sindikalistak, gazte mugimendu desberdinak… Lehen aldia da Ipar Euskal Herrian preso eta iheslarien eskubideen inguruko aldarrikapenak hain sustengu zabala lortzen duela. Aldarrikapen hau indartu da berriz joanden urriaren 24an baionako adierazpenarekin.Dudarik gabe, azken egun hauetan pausu kantitatibo eta kalitatibo bat eman da. Hau guzia preso eta iheslarien eskubideak bermatuak izan daitezen, bake prozesua aintzina dadin.

«BAGOAZ» eraiki

Bake prozesuak bere bidea segitzen du alde bakartasunean. Estatuek ez dute eztabaidarik onartzen eta ez dute keinurik egiten. Bake prozesuaren gakoa gizartearen aktibazioan atxemainen da: gizartearen parte hartzea indartuz eta antolakunde eta elkarte desberdinen parte hartzea indartuz.

Zentzu hortan, pausuak eman dira jadanik, segi dezagun bide hortatik.

«BAGOAZ» dinamika gai izan da jende ainitz mobilizatzeko. Inportantea da beraz dinamika horrekin segitzea eta oraino gehiago zabaltzea.

Lan bikoitza da beraz: Alde batetik 14ko mobilizaziora atxikitu diren guziak sentsibilizatu, haien parte hartzea beharrezkoa delako gatazkaren konpontzeko. Haien kideekin eztabaidatuz eta azken hauek mobilizatuz. Bestetik beste antolakunde eta elkarteekin harremanetan sartzeko beharra bada «BAGOAZ» dinamika aurkezteko eta hortan parte hartzera gonbidatzeko.

Horretarako, kolektibo berri horrek bere lan ardatzak eta funtzionamendua definitu behar ditu.

Lan ardatz eta medioak :

«BAGOAZ» kolektiboaren funtzio nagusia gaur egun, preso eta iheslarien eskubideen errespetuaren aldeko kanpaina egitea izan behar da. Galdera honen inguruan aurrerapenak lortu behar dira, jakinda helburua, preso eta iheslari guzien itzultzea dela. Amistia osoa, gatazkaren konponbide integralaren baitan ulertuz. «BAGOAZ» kolektiboak EIPK eta EPPK kolektiboen bide orriak babesten eta laguntzen ditu.

Paraleloki, «BAGOAZ» preso eta iheslariei buruzko informazioaren zentralizatzeko eta 4 haizetara hedatzeko tresna izan behar da. Mobilizazio orokorraren garapenerako informazio hauek gizarteari hedatzea ezinbestekoa da.

Epe motzeko aldarrikapenak:

  • Eri diren presoak askatzea
  • Baldintzapeko askatasuna lortzen ahal dutenak askatzea
  • Dispertsioarekin bukatzea eta presoak Euskal Herrira hurbildu eta batzea.
  • 80. hamarkadan Frantziak espultsatu iheslarien itzultzea.

Aldarrikapen hauei lotua, salbuespenezko neurriekin bukatzea ezinbesteko da, euroaginduak besteak beste. Neurri hauek gure azalpen eta aldarrikapenetan tokia izan behar dute.

«BAGOAZ» estatu frantses eta espainolari zuzentzen zaie, bereziki estatu frantsesari gatazkaren konponbidean inplika daitezen. «BAGOAZ»k, eskubide estatu batean eskubide demokratikoak ukatzea kontrajarriak direla salatuko du.

Erabiliko diren medioak, medio publikoak eta usaiakoa izanen dira: afitxak, traktak, prentsa agiriak, sare sozialak, web gunea, bilkura publikoak, mobilizazioak…

Gaurko «BAGOAZ» preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko tresna bezala definitzen da, gatazkaren konponbidearen baitan. Preso eta iheslarien kolektiboekin lanean aritzea ekarria izanen da baita ere bake prozesuan lanean ari diren beste kolektibo batzuekin, adibidez Bake Bidea-rekin.

2014ko azaroaren 8a, Baiona.